Jue08172017

Last update10:37:03 AM

Errepresioari autodefentsa

[Aurrerantz 5] Errepresioari autodefentsa

Azken asteetan eta hiletan izandako gertaera batzuek zenbait gogoeta partekatzera eraman gaituzte:

Otsailaren 23an, zipaioek jazarrita, 203 gazte identifikatu zituzten Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Herri Unibertsitatearen esparruan gazteriaren eta ikasleriaren arazoez eztabaidatzen eta iraultzaren inguruan antolatzeko premiaz hausnartzen eta teorizatzen ari zirenean. Zapalkuntza horren aurrean, EHUk polizia babestu eta LABek «irtenbide adostu eta elkarrizketatuaren» defentsa egin zuen.

Gazteriak geroz eta barneratuago du kapitalismoak enplegu-kolokatasunean eta azpi-enpleguetan oinarritutako bizitza otzana eta behartsua inposatzen diola, hezkuntzako bidea ia erabat itxita, eta legezko eta legez kanpoko drogen bidez suntsitzeko bideak irekita. Gazte askok maletak hartu eta atzerrian esplotatuak izateko bidea hartzen dute; beste batzuek arrazismoaren eta faxismoaren erreakzio okerrera jotzen dute. Euskal Herrian, aldiz, gazte askok eta askok beste alternatiba batzuk eraikitzeko hautua egin dute: gaztetxeak, lan-kolokatasunaren aurkako borroka, amnistiaren aldeko borroka eta abar.

Gazteriaren antolakuntza-maila altuaren aurkako zapalkuntzaren aurrean, Errepresioari Autodefentsa ekimena jarri zen abian. Duela hilabete batzuk bere burua aurkeztu zuenetik hona hainbat ekimen jarri ditu abian zapalkuntzaren arazoa azalerazi eta aurre egiteko bideak aztertzeko. Dinamika horren erdigunean kokatu zen, hain zuzen, joan den martxoaren 13an Iruñean egin zen mobilizazioa.

Gazteak manifestatzen ari zirela, baina, Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharra hartu eta eraso egin zien. Eta, egoera ikusirik, manifestariek Poliziaren erasoetatik babestea erabaki zuten. Aurrez aurrekoaren ondorioz, lau gazte atxilotu zituzten eta horietako hiru espetxean sartu, terrorismo delitua egotzita. Iruñeko alkateak, EH Bildukoa bera, gertaerak deitoragarritzat jo zituen. Sortuk Errepresioari autodefentsa ekimenaren analisia eta estrategia arbuiatu zuen, Poliziaren erasoaren aipamenik ere egin gabe. Hala, gertatutakoaren erantzukizun osoa manifestarien gain jarri zuen. Sortuko militante batzuek eta euren burua Ezker Abertzale ofizialean kokatzen duten pertsona batzuek mehatxu eta salaketa ugari jaurti zituzten gizarte-sareetan, gazteei errua egotziz, antolatzaileak kriminalizatuz eta atxilotuentzako elkartasun juridiko oro baztertzeko eskatuz.

Kapitalismoan eta klasetan banatutako edozein gizartetan beti egongo da klase-borroka; batzuetan ezkutuan eta beste batzuetan ageriko gatazka moduan. Erreformismora egin duen Ezker Abertzale ofizialak dio eskema hori gaindituta dagoela eta gaur egungo gizartean ez dagoela klase borrokarik eta, aitzitik, herritar libreak askatasun osoz aritzen direla; ez omen dago nazio- eta klase-zapalkuntzarik eta, horrenbestez, partaidetza politiko normalizatuko estrategia planteatzen du, defizit demokratikoa delakoa gainditzeko.

Azken hilabeteotako eta azken urteotako gazte-mobilizazioek, Iruñeko manifestazioak, fakultateetako grebek, Bilbon NDFaren aurka 2014an egindako mobilizazioak… horiek guztiek erakusten digute badaudela sektoreak geroz eta argiago dutenak kapitalismoaren eta nazio-zapalkuntzaren aurkako borrokabide guztiak aktibatzea dela krisirako irtenbide bakarra. Horregatik, geroz eta mesfidantza handiagoa eragiten diete EH Bildu-Sortu, Podemos eta enparauek planteatzen dituzten estrategia erreformistek; izan ere, egunez egun askapen nazional eta sozialeko prozesuan aurrera egiteko baliorik ez dutela frogatzeaz gain, ez dute prozesu horretan aurrerakuntzak ahalbidetuko lituzkeen kontzientzia sozialik handitzen.

Mobilizazio horietan parte hartzen duten gazteak lainezaz tratatzen dituzte, ezjakinak balira bezala, eta agintaritza-argudioak erabiltzen dituzte, gazteen gainean agindu nahi lukeen helduen boterea gauzatu nahian. Halere, errealitatea guztiz bestelakoa da: egoeraz eztabaidatzen eta praxi eraldatzailea jorratzen ari den gazte-militantzia bizia dago abian. Beste belaunaldi batzuek egin zuten bezala, autonomia politikoa eta organizatiboa eskatzen dute, kaiola burokratikoak arbuiatzen dituzte, eta irtenbide iraultzailea planteatzen duten etorkizuneko aukera posible bakartzat. Bien bitartean, helduek ez diote borrokari heltzen eta, asko jota, adostutako irtenbidea planteatzen dute. Alabaina, nola adostuko du gazteak zenbat kolpe jasoko dituen, mozal-legea ezarriko dioten, terrorismoagatik kartzelatuko duten edo zer tortura bide ezarriko dioten?

Mobilizazioaren eta Oreretako hiru gazteen espetxeratzearen aurrean egon diren erreakzioen artean dago, besteak beste, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari gertatutako guztiaren erantzule izatea egoztea (aipatu gabe Poliziak eraso eta zanpatu zuela, eta berak eraman zituela gazteak espetxera). Ildo beretik, harrigarria eta oso larria da militante batzuek eskatzea Ezker Abertzale ofizialak babes juridiko oro ukatzeko gazteei.<0} Eta ezin dugu ahantzi militante gazte batzuek jasandako erasoa, helduen boterearen berezko indarkeria gauzatuz.

Ezker Abertzale ofizialak errepresioaren eta euskal preso politikoen gaia kosta ala kosta itxi nahi du. Inork ongi ezagutzen ez duen ustezko bakebidean oinarrituta, bidean ahanzten du nor diren zapalkuntzaren erantzuleak, errepresioaren pean dauden militanteak biktimatzat agerrarazten ditu, eragindako kaltea eta damutzea planteatzen ditu irtenbidetzat, eta “salba dadila ahal duena” bidea proposatzen du. Eta bien bitartean, arrazoi politikoek eragindako atxiloketek jarraitu egiten dute: Altsasuko gazteak, Oreretako hiru gazteak, Araña operazioaren atxilotu ugariak...

Agerian dago amnistiaren ikuspegi estrategikoa izango duen mugimendua eraikitzeko premia dagoela (dagoeneko eraikitze-bidean dago, ehunka militanteren ekarpenari esker), errepresioaren aurkako elkartasuna abian jartzen ari da, eta errepresaliatuen askapenaren aldeko dinamikak ugalduz doaz. Egoera larritzen doan heinean (ez baitago krisirako inolako irtenbiderik mugimendu iraultzailetik kanpo), geroz eta sektore gehiago mobilizatzen diren heinean, errepresioa geroz eta agerikoagoa izango da, eta espetxeratzeak eta tortura ere ugaldu egingo dira, nahiz eta Sorturen estrategia ofizialak halakorik ikusi nahi ez.

Gazteek jasaten duten nazio- eta klase-zapalkuntzaren aurkako estrategia berria planteatzen eta eraikitzen dihardute, gaur egun zahartuta dauden beste gazte batzuek iraganean egin zuten bezala. Praxiaren bidez, berriro pausatzen dute aspaldiko galdera: norena da Euskal Herria, herri klaseena ala burgeseriarena? Ezkutuan gorde nahi izan dituzten kontraesanak azaleratzen ari dira. Euskal herri langilearen gainerako sektoreen ardura da gazteriarekin bat egitea eta barrikadan haren alboan kokatzea. Ildo erreformista eta burokratikoa gainditzera animatzen dugu, sistema honen barneko ordena justifikatzeko baizik balio ez duelako, eta Nazio eta Klase Askapenerako Euskal Erakunde Iraultzaile bat sortzeko deia egiten dugu.

Euskal Herrian, 2017ko martxoaren 20an

Aurrerantz


Contra la represión autodefensa

Varios hechos ocurridos en las últimas semanas y meses nos llevan a querer compartir algunas reflexiones:

El 23 de febrero hostigados por la policía zipaya son identificados 203 jóvenes que se encontraban en la facultad de ingenieros de Bilbao, dentro de las jornadas de Herri Unibertsitatea-Universidad Popular, donde se encontraban debatiendo y teorizando sobre las problemáticas juveniles, estudiantiles y la necesidad de organizarse revolucionariamente. La reacción ante los hechos represivos van desde el respaldo a la policía por parte de la UPV al planteamiento de una «solución de modo dialogado y consensuado» por parte de LAB.

La juventud es cada vez más consciente de que la realidad que le impone el capitalismo es una vida sumisa y miserable en empleos precarizados, subempleo… con un acceso casi imposible a la educación, con la posibilidad de autodestruirse con drogas legales e ilegales. Muchos jóvenes cogen la maleta para ser explotados en el extranjero, otros caen en la sumisa reacción del racismo y del fascismo. En Euskal Herria gran parte de la juventud está optando por la construcción de diversas alternativas: gaztetxes, lucha contra la precariedad laboral, lucha por la amnistía, etc.

Ante el aumento de la represión contra la juventud, por su alto nivel de organización, se crea la iniciativa Errepresioari autodefentsa (Contra la represión autodefensa) que ha venido realizando, desde su presentación hace unos meses, diversas actividades para plantear el problema de la represión o de las represiones y cómo hacerles frente. El punto central de esta dinámica fue la movilización del 13 de marzo en Iruñea.

Mientras tenía lugar la movilización y los jóvenes se manifestaban, la policía española ocupó el Casco Viejo de Iruñea y atacó, ante esta situación, la decisión de las y los manifestantes fue la de defenderse de los ataques policiales. Como consecuencia de los enfrentamientos cuatro jóvenes fueron detenidos, siendo tres de ellos encarcelados bajo la acusación de terrorismo. El alcalde de Iruñea, de EH Bildu, calificó los hechos de lamentables. Sortu rechazó el análisis y la estrategia de la iniciativa Errepresioari autodefentsa, así como el auto de encarcelamiento, olvidando totalmente la intervención policial y dejando la responsabilidad de lo ocurrido en manos de los manifestantes. Algunos militantes de Sortu y personas que se identifican con la Izquierda Abertzale Oficial han vertido multitud de amenazas y acusaciones en las redes sociales culpabilizando a los jóvenes, criminalizando a los organizadores y pidiendo que no haya solidaridad jurídica con los detenidos.

La lucha de clases siempre está presente en el capitalismo y en cualquier sociedad dividida en clases, a veces de forma soterrada y otras en forma de guerra abierta. La Izquierda Abertzale Oficial, que ha girado hacia el reformismo, plantea que se ha superado este esquema y que en la sociedad actual ya no hay lucha de clases, sino que la ciudadanía libre se rige en base al libre albedrío, no existe la opresión nacional ni de clase, y plantea que una estrategia de participación política normalizada puede superar el llamado déficit democrático.

Las movilizaciones juveniles de los últimos meses, e incluso de los últimos años, manifestación de Iruñea, huelgas en las facultades, movilización de 2014 en Bilbao contra el FMI nos muestra que hay sectores que son cada vez más conscientes de que la única salida a la crisis es la activación en sus múltiples formas de la lucha contra el capitalismo y la opresión nacional y la desconfianza cada vez mayor hacia las estrategias reformistas planteadas desde fuerzas como EH Bildu-Sortu y Podemos que no están demostrando ser útiles para avanzar en el proceso de liberación nacional y social ni para aumentar la conciencia social que permita avanzar en ese proceso.

A los jóvenes que participan en estas movilizaciones se les está tratando con condescendencia como si fueran ignorantes y se recurre a argumentos de autoridad,  poniendo en práctica el poder adulto que intenta imponerse a la juventud. Sin embargo, la la realidad es otra, existe una viva militancia juvenil que está debatiendo su situación y realizando una praxis transformadora. Están planteando, al igual que hicieron otras generaciones, que necesitan autonomía política y organizativa, que las jaulas burocráticas no les son útiles y que solo una salida revolucionaria puede darles un futuro por el que  los adultos no luchan y que, como mucho, hablan de una salida consensuada. ¿Cómo consensuar la cantidad de porrazos que uno va a recibir, o si se le va a aplicar la ley mordaza o si se le encarcela por terrorismo o qué método de tortura se le va a aplicar?

Entre las reacciones que han habido ante la movilización y el encarcelamiento de los tres jóvenes de Orereta está la de acusar al Movimiento por la Amnistía y contra la Represión de ser responsables de todo lo ocurrido (se obvia que es la policía ocupante la que ataca, reprime y realiza las detenciones), también es sorprendente, por su gravedad, la de ciertos militantes que piden que no haya cobertura jurídica por parte de la Izquierda Abertzale Oficial. Tampoco podemos obviar la agresión a ciertos militantes jóvenes, poniendo en práctica la violencia innata del poder adulto

En un momento en el que la Izquierda Abertzale Oficial quiere cerrar la cuestión represiva y la cuestión de la existencia de presas y presos políticos vascos a cualquier coste, obviando a los responsables de la represión, victimizando a la militancia represaliada y dando pie al «sálvese quien pueda» con el planteamiento de asunción del daño causado y arrepentimiento, en base a una supuesta paz alcanzada no se sabe muy bien cómo, se da la situación de que siguen habiendo detenciones por motivos políticos (los y las jóvenes de Altsasu, los 3 jóvenes de Orereta, los múltiples detenidos de la operación araña…).

La necesidad de construir un movimiento que con perspectiva estratégica de amnistía (que se está construyendo con la aportación de cientos de militantes) se plantee poner en marcha la solidaridad contra la represión y las dinámicas por la liberación de las y los represaliados. A medida que la situación se agrave, puesto que no hay ninguna solución de la crisis fuera del movimiento revolucionario, que más sectores descontentos se movilicen, más reaparecerá la represión más visible, los encarcelamientos e incluso la tortura, aunque la estrategia oficial de Sortu no la contemple.

La juventud está planteando y construyendo una nueva estrategia ante la opresión nacional y de clase que sufren, al igual que hicieron antes otras juventudes, hoy envejecidas ya. Está planteando nuevamente la pregunta a través de su praxis de ¿a quién pertenece Euskal Herria, a las clases populares o a la burguesía? Está sacando las contradicciones, que se han querido enmascarar, a la luz. Es responsabilidad del resto de sectores del pueblo trabajador vasco avanzar junto a la juventud y situarse a su lado de la barricada. Animamos a superar la línea reformista y burocrática que solo sirve para justificar el orden dentro de este sistema y a avanzar en la construcción de una Organización Revolucionaria Vasca de Liberación Nacional y de Clase.

Euskal Herria, 20 de marzo de 2017

Aurrerantz